Asteak aurrera jarraitzen du eta baita guk ere noski. Baita Antxeta Irratiak ere, alegia. Aste honetan, EGOKI enpresa nagusitu da gure uhinetan. Ehun langile, familia azken finean, kale gorrian gelditzekotan daude. Deus irabazi gabe lan egin dute azken hilabeteetan eta azkenean, mobilizazioak egitea erabaki dute. Irunen jarraituz, Algon enpresak ere, sei langile kaleratu ditu azken egunetan. Aste beltza benenetan. Eta kolore berdinez jantziko ditu Irungo kaleak, Santiagoko Deabruak elkarteak, larunbata honetan, urtero lez, izuaren ibilbidea ekitaldia antolatu baitu.
Irun gora behera gabiltza baina jakizue, Hendaia eta Hondarribiak ere, bizirik jarraitzen dutela...kar, kar, kar...
Tira, bihar izango ditugu berri gehiago...Ah!! ez ahantz, igande honetan, Urdiñarben, Iparraldeko Bertso Xapelgoaren hirugarren kanporaketa lehiatuko dela. Izan ere, bertan izango dira, Egoitz Zelaia, Krisitiñe Txoperena eta Miren Artetxe Hendaiarrak...Gora Hendaia!
jueves, 30 de octubre de 2008
lunes, 27 de octubre de 2008
Amaitu da mendia, alde egin du eguzkiak...
Mediexpo azokak, bere bosgarren edizoko ateak itxi bezain laster alde egin du eguzkiak. Urterik urtera geroz eta jende gehiago hurbiltzen da Ficobara, mendia eta bertara joateko materialaren berri ukatera. Eguraldia ere, lagun izan du aurten azokak. Antolatzaileek diote, ez dakitela zer nahiago duten. Eguraldi ona, txarra ala ertaina. Onarekin, jendeak kalean, parkean edo mendian egon nahi izaten baitu, txarrarekin aldiz etxean. Ertainarekin ordea...berdin izaten zaigu.
Edurne Pasaban mendizale Tolosarra elkarrizketatzeko aukera izan nuen atzo, igandearekin. Oso neska interesgarria benetan. Heldu den urterarte zain egon beharko dugu...
Edurne Pasaban mendizale Tolosarra elkarrizketatzeko aukera izan nuen atzo, igandearekin. Oso neska interesgarria benetan. Heldu den urterarte zain egon beharko dugu...
viernes, 24 de octubre de 2008
Mendiexpo izango da nagusi asteburuan Behe Bidasoa eskualdean
Ficoba erakustazokak Mendiexpo azoka antolatu du bosgarren urtez jarrian. Bihar, larunbatarekin hasiko da eta igandean bertan amaituko da. Adi beraz mendizaleak, bi gonbidatu berezi izango baitira aurtengo edizioan. Edurne Pasaban da hoietako bat. Honek, igandean arratsaldeko 20:00tan eskainiko du hitzaldia.
Bada beste hitzordu garrantzitsu bat larunbatean. Irungo Lakaxita gaztetxeak ate irekiak antoltatzen ditu. Eskualdeko gizarte eragile asko gonbidatu dituzte eta pertsonalki joateko aukera ere badago. Beraz badakizue...zaila da asteburuko hitzordu guztiak aipatzea asko baitaude! Dena jakin nahi izanez gero, sartu www.bidasoamedia.info web orrialdean...

martes, 21 de octubre de 2008
Burua Madrilen oraindik...
Burua eta pentsamendua Madrilen ditut oraindik, hala ere, Bidasoa eskualdeko egunerokoak aurrera darrai. Irurnen antzerki jaialdiaren edizio berriari ekin diote, kale antzerkia izango da nagusi aste osoan zehar. Hitzordu politak nagusituko dira ziurrenik. Ea antzerkiaren batera, jendea ere kalera ateratzen den...
Gainontzean berri gutxi gaurko honetan...Nabarmendu eta zoriontzekoa, Maddalen Arzallusen garaipena eta bere sailkapena finalerako, ZORIONAK beraz Maddalen.
Gainontzean, deialdi berezi bat egitea gustatuko litzaidake, herri komunikabideen kontsumoaren aldekoa...hauek baitira gure tresnak...gogoeta egin ezazue otoi...

lunes, 20 de octubre de 2008
errepika ezina eta azaltzeko zaila....
Esan bezala, Madrilen izan naiz asteburuan, "Emakumeak eta Europako herri komunikabideak" izeneko lehen kongresuan. Itzela izan da. Sekulako da, Madrilen bertan herri komunikabideek duten sarean. Inbidia izan da nigan nagusitu den sentimendua ostiraletik igandera...eta ez da oraindik itzali. Euskal Herrian halako egoera, batasuna lortu eta sortu arte ez da itzaliko.
Bidea egiten lagunduko nauten neska eta mutilak aurkitu behar ditut.
Orokorrean, emakumeen egoera izan da aipagai asteburuan. Feminismoa oro har. Hor ere lan asko dago egiteko. Errokak daude gainditzeko eta betetzeko...hori oso argi gelditu zitzaigun bertan geunden neska eta mutil bakar batzuei. Baina ez gaitu etorkizunak izutzen, ez gaitu lan zamak beldurtzen. Errespetuz, lanerako gogoz adorez bete baitugu arima. Halaxe daude astelehen goiz honetan gure estudioak bulegoa eta bereziki uhinak...

jueves, 16 de octubre de 2008
Emakumeak eta irratia
Gaur arratsaldean bertan, Madrilera joan behar dut. Bertan, emakumek eta Europako herri irratien inguruko topaketa dago, ostiraletik larunbatera. Antxeta Irratia, herri irrati bat denez, edo agian hobeto ulertuko duzue "radio comunitaria" esaten baldin badut, ordezkari gisa joan behar dut. Irrati asko dira emakumeei zuzenduriko saioak egiten ditzutenak. Azken hamarkadan asko garatzen den saila da. Antxetan Irratian ere, badugu emazteei zuzenduriko emankizun bat, "Gonekin ero bero" izena du. Emakumeei zuzendurikoa eta emakumeek egiten dute. Horrek ez du kentzen gizonek entzun ezin dutenik. Entzun dezakete noski, eta jakinez gero, entzun beharko luketek.
Gaurtik hasi eta astelehena bitarte, kanpoan izango naiz beraz. Baina heldu den astelehenean bertan aipatuko dut, esperientzia nolakoa izan den. Dudarik gabe, aberasgarria izango delakoan nago....
Gaurtik hasi eta astelehena bitarte, kanpoan izango naiz beraz. Baina heldu den astelehenean bertan aipatuko dut, esperientzia nolakoa izan den. Dudarik gabe, aberasgarria izango delakoan nago....
martes, 14 de octubre de 2008
Eman diezaiogun bultzada euskarari!!!
Irungo eta Hondarribiako euskaltegi, udaleko euskararen ordezkariek.....aurtengo mintzalaguna egitasmoa aurkeztu dute goizean. Zer den? Euskaldun zaharrek, euskaldun berri edo euskaltegiko ikasleei, mintzapraktika egiteko aukera eskaintzea. Astean zehar ordu bateko iraupena besterik ez du eskatzen. Bolondreski, fede honez egiten da. Euskaldun berriak laguntzeaz gain, euskarari berari ere, gure hizkuntza kuttun honi, sustengua ematen zaio kafetxo baten inguruan une goxo bat pasatuz. Beraz, inor animatuz gero, bere herriko euskaltegira joan besterik ez du egin behar.
Badago esanera zahar bat, nire ustez euskaldun guztiok kontutan hartu beharrekoa dena, "Hizkuntza bat ez da desagertzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik"...
Badago esanera zahar bat, nire ustez euskaldun guztiok kontutan hartu beharrekoa dena, "Hizkuntza bat ez da desagertzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik"...
lunes, 13 de octubre de 2008
gaur astelehena....
Astelehena den honetan, berri gutxi bildu ditugu irratian. Kirol kontuak nagusiki! Etb 1en antzera orduan. Ea hemendik aurrera konparaketa hori egitea zailagoa bilakatzen zaigunEtb3ren sorrerarekin!!!
Antxeta Irratiaren aldeko futbol taldeak asteburuan zer egin duen jakin ahal izango dugu Kale Kantoian magazinean arratsaldeko 18:15 inguruan. Nik esango nuke irabazki egin duela gure taldeak. Hain fede honez jolasten dutenez....guztia hau, arratsaldean ere irratia pizteko esateagatik!!!
GORA ANTXETA IRRATIA!

jueves, 9 de octubre de 2008
Gaztain jana igandean!
Gaztain eta gaztain egunez hitz egin edo irakurriko dugu gaurko honetan. Izan ere, Irungo Santiagoko Deabruak elkarteak, bosgarren urtez jarraian, gaztain eguna antolatu baitu. Urriaren 12an ospatuko da aurten, igande honetan beraz. Goizeko 09:00tan jarri dute elkartzeko hitzorduan, beren elkartearen ate aintzinean eta egun osoan zehar, gaztain bila aritu ostean, arratsaldeko 17:3oak ailegatzean iritsiko eguneko unerik desiratuena. Sua piztu, gaztainak bertan sartu, tentuz zaindu eta ondoren jan. Orain arteko egunen egitarauari jarraituz, haurrek ere izango dute askaria jan ostean jolasteko aukera, haur jolasak ez baitira faltako.
Bien bitartean, aste hasieran aipatu bezala, gogoan izan gaur betetzen dituela Fikoba erakustazokak bost urte, beraz Zorionak!
Bien bitartean, aste hasieran aipatu bezala, gogoan izan gaur betetzen dituela Fikoba erakustazokak bost urte, beraz Zorionak!
miércoles, 8 de octubre de 2008
Mugarriak Gaintxurizketan
Lezo, Hondarribia eta Irungo herriak banatzeko, mugarriak jarri zituzten atzo Gaintxurizketan. Aitor Kerejeta, Hondarribiako alkateak, Jose Antonio Santano Irungo auzapezak eta Hondarribiako landa garapenerako saileko zinegotziak parte hartu zuten ekitaldian. Polita izan zen oso. Mugarrietatik bi, Gregoriok berak eginak baitira. Brikomanoa dugu zinegotzia. Jatorra eta sinplea.
Euria ari zuen, sekulako zaparrada. Busti egin ginen batzuk, beste batzuk aldiz ez. Busti egin ginen sinpleak, ez besteak. Halako da bizitza...
Euria ari zuen, sekulako zaparrada. Busti egin ginen batzuk, beste batzuk aldiz ez. Busti egin ginen sinpleak, ez besteak. Halako da bizitza...
lunes, 6 de octubre de 2008
Fikobak bost urte!
Datorren ostegunean, hilaren 9an, bost urte beteko ditu FICOBA erakustazokak. 2003.urtean sortu, eta azoka gune garrantzitsua bilakatu da eskualdean. Politikariak, pailazoak, musikariak, dantzariak, sukaldariak, ekologistak...ideologia eta bizimolde ezberdinetako jende asko pasa da hortik. Egia esan, ez dakit zergatik eta zertarako sortu zen, baina diotenez, porrot egin du hasierako egitasmoak. Eguneroko jarduera solido bat ukan zezan eraiki omen zuten eta ez hilabeterokoak.
Ez naiz detaileetan sartuko. Ni ados nago halako azpiegitura bat eskualdean eraikitzearekin, baina beti eman izan dit inpresioa, aski itxia dela. Bertara hurbiltzea zaila zaiola herritar arrunt bati. Alta, azoka eta hitzaldi interesgarriak antolatzen dituzte. Agian bost urte ez da nahikoa hurbiltasuna lortzeko...ez dakit...Ea ostegunean, komunikabide eta politikariez gain, zenbat jende hurbiltzen den ospakizun bestara....

miércoles, 1 de octubre de 2008
Suscribirse a:
Entradas (Atom)