lunes, 19 de enero de 2009

Psilocybe-enea

Hondarribiako gune kultural garrantzitsu bat izango dugu aipagai bihar arratsaldean Antxeta Irratian. Hilabete gutxi dira Psilicybe-enea egoitza berria inauguratu zutela. Arrakasta itzela ezagutzen ari da ireki zenetik. Kontzertu andana eskaitzen ari dira ostiral, larunbata...
Bertan jotzeko ere, itxaron zerrenda bat omen dago...nork daki?
Bihar bertan izango dugu galdera askoren erantzuna. Gainontzen, bestelako berri asko ere izango ditugu hizpide. Irungo hautetsi independentistek, prentsaurrekoa eskaini behar dute goizean, Irungo udal gobernuak, aurrekontuen inguruan adosturikoa aipatzeko asmoz, beteak beste.
Asteazkenean aldiz, Sustrai Colina izango dugu gure estudioetan, larunbatean ospatuko den Bertso Egunaren berri emateko. Donostian izango da, urtero bezala, kusalean.
Hitzordu eta kontu hauen inguruko xehetasun gehiago nahi izanez gero, piztu irratia!
Piztu Antxeta Irratia!

viernes, 16 de enero de 2009

Aurrekontuak aurrekontu...

2009.urteko aurrekontuak bozkatuak izan dira aste honetan, asteazkenean hain zuzen, Irungo Herriko etxean. Goizeko 09:30tan abiatu zen udal batzarra eta arratsaldeko 16:30tan amaitu zen. Informazio jario ugari nagusitu zen aretoan, baina ez hori bakarrik. Irainez beteriko bilera izan baitzen. Hitz larriak, akusazioak, deslegimitizazioa, irainak...alde batetik bestera.
Denbora ainitz behar da, bertan harturiko erabakiak ongi aztertu eta azaltzeko. Hori dela eta, gaur arratsaldean, Kale Kantoian emankizunean aurrekontuak izango ditugu aipagai. Goitik behera aztertuko ditugu diru kontu guztiak.
Horrez gain, eguneroko hitzorduari hutsik egin gabe, albistegiak ere izango ditugu gurean, eskualdeko aktualitatea!
Beraz, egunero aldarrikatu bezala, gaur ere esango dugu, piztu Antxeta Irratia!

miƩrcoles, 14 de enero de 2009

Urtarrileko zer???

Aldapa!! Urtarrileko aldapa izango dugu aipagai bihar arratsaldean Antxeta Irratian. Euskadiko kontsumo bulegoko kide bat izango dugu gurekin, kontsumoaz hitz egiteko eta bereziki, gabon garai ostean pairatzen dugu amaiezin maldaz arituko gara solasean.
Hori alde batetik eta bestetik, Hondarribiako Kasino Zaharrak 20 urte betetzen dituenez, bertako udaleko gizarte ongizate saileko zinegotzia izango dugu gure artean.
Bihar osteguna da, beraz asteburua ere ezin izango dugu ahantzi!!!
Eskualdeko hitzorduak izango ditugu aipagai, adi egon zaitezke asko izanen baitira!

martes, 13 de enero de 2009

Urratsez Urrats, URRASKA!!!

Horixe da hain zuzen, Senpereko Zarena Zarelako taldeak, bere azken agerraldiari jarri dion izena. Bi urte daramatzate igandero igandero elkartzen eta azkenean, heldu den asteburu honetan eramango dute oholtza gainera asmakizuna. Baionako antzokian da hitzordua, arratsalde gau parteko bederatzietan larunbatean eta arratsaldeko bostetan igandean. Sarrerak aldez aurretik erosi edo erreserbatu daitezke, Baionan bertan, Megadenen. Dena dela, honen inguruko xehetasun gehiago aipatu aurretik, piztu ezazue Antxeta Irratia arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitarte, eta entzun, Amets Lahetjusan senpertarrak luzatuko dizkigun kontu guztiak.
Hitzordu honez gain, izango ditugu kontu gehiago ere aipatzeko, gaur egun osoan zehar Antxeta Irratian.
Eguerdian, 13:00etik 14:00tara, Iparrorratza emankizunean eta baita Kale Kantoian-en ere, 18:00etatik 19:00tara ere.
Entzun irratia, piztu Antxeta Irratia!

lunes, 12 de enero de 2009

Maskara bira abiatu da!

Maskara birari ekin diote Xiberutarrek. Atzo izan zen lehen agerraldia, Barkoxe herrian, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Hala, atzotik aurrera, hamar igandez jarraian ikusi ahal izango dira Zuberoan barrena, eta azkenea, hamaikagarrena, Barkoxen bertan izanen da.
Hauxe izanan da gaur arratsaldeko aipagai nagusia, Jal Hadi emankizunean.
Horrez gain, Iparrorratza eta Kale Kantoian saioetan, asteburuan eta astelehen honetan nagusitu den aktualitateari begira jarriko gara. Besteak beste, goiz honetan Hondarribian eskaini duten prestsaurrekoa izanen dugu hizpide. Izan ere, ostiral honetan, lurpeko zabor kontenedoreak desagertuko dira herriko hainbat auzotan.
Ezin dut hemen, aipatuko dugu guztia kontatuko, irratia entzun dezazuen baita helburua!
Beraz egunero errepikatzen dugun bezala, piztu Antxeta Irratia!

viernes, 9 de enero de 2009

Izotza, ze hotza!!

Goizean goiz jeiki eta atzoko elurra, izotz bilakaturik dugu eskualdean.
Atzo aurreratu bezala, hotzari aurre egin, estudioetako berogailuak piztu eta programazio normalarekin hasi dugu eguna Antxeta Irratian. Eguraldia dela eta, zaila zaigu Hendaiatik Irun edo Hondarribiara joatea prentsaurrekoen jarraipena egiteko, baina ahalegin guztiak egingo ditugu joan ahal izateko.
Gainontzean, eguraldiak utziriko oztopoak izango ditugu aipagai erdiko 13:00etatik 14:00ak bitarte, Iparrorratza saion, baita beste kontu asko ere.
Jalgi Hadi emankizuean aldiz, asteburura begira jarriko gara, gonbidatu bereziak lagun ditugularik.
Besterik ez oraingoz, hotz honekin ere, supazterretik, piztu irratia eta entzun herriaren ahotsa!

jueves, 8 de enero de 2009

Sorpresa!

Ona ala txarra esan, uste, iritzi subjetiboa da, objetiboa baino. Baina, aspaldiko partez, zorionez ala zoritxarrez, zuri-zuri dugu Bidasoa eskualdea! Izotz beltza nagusi da hiri eta herri erdietako errepideetan arratsaldeko 18:00ak ezgeroztik gutxi gora behera. Tentuz ibiltzeko aholkatu dute errepideetako erakundeek.
Antxeta Irratiari dagokionez, bihar irratira heltzen saiatuko gara bertako kide guztiak. Ez dut uste erraza izango denik, eskualdetik at bizi direnentzat bereziki. Dena dela, programazioari eutsiko diogu, inolako dudarik gabe. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Jalgi Hadi emankizunean, asteburua izango dugu aipagai. Hitzordu andana, eta gonbidatu pare bat. Ez dut xehetasunik emango, baina rock jaialdi bat ere izango dugu aipagai, une hauetan, Euskal Herrian izar bilakaturik dagoen talde bateko abeslaria, estudioan bertan izango dugularik...