viernes, 2 de enero de 2009

Zubirik egin gabe, lanera!!

Bai bai, Antxeta Irraitan ez dugu zubirik egin eta urtarrilaren 2 honetan, lanean ari gara, goizetik zortzietatik!
Eskualdeko aktualitatea izango dugu aipagai egunero bezala, urtats gaueko gertakariak gogoan harturik. Izan ere bi hildako utzi zituen gau hark. Auto istripu batek bata eta borroka gogor batek bestea.
Berri on eta txarrak gogoan ukanez, kultura ere izango dugu hizpide arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitarte! Asteburura begira jarriko gara Jalgi Hadi emankizunean. Bihar larunbata, hitzordu polita egongo da Miarritzeko mediatekan. Xan Errotabeherek, haurrentzako gabon ipuinak kontatuko ditu. Euskararen aldeko beste ekimen bat izango da. Hala dio behintzat Xanek.
Beraz gaur ere, ADI, eta entzun Antxeta Irratia, piztu Antxeta Irratia!

No hay comentarios: