Maskaradak igandean izango du egun handia. Heldu den igandean, Barkoxeko plazan abiatuko dira aurtengo maskaradak, arratsaldeko 15:30tan. Urtarrilaren 11an abiatu eta datozen hamar igandeetan Zuberoan barrena ibiliko da maskarada. Iraganeko ohiturak indartsu berreskuratuz, berriz bildu dira hainbat gazte zuberotar.
Hala, hauxe izango dugu aipagai arratsalde honetan Jalgi Hadi emankizunean. Baita beste hitzordu batzuk ere. Izan ere, igandeari begirada gainetik kendu gabe, "Hila espos" antzezlana eskainiko du Urepele eta Aldudeko Lehengo Gazteak elkarteak. Piarrez Larzabalen obra hizpide harturik, antzerki lan bikain bat osatu dute.
Agenda kultural zabalaren berri ere, emango dugu!!!!!
Beraz badakizue, ez dudatu, piztu Antxeta Irratia!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario