lunes, 29 de diciembre de 2008

12 mahats eta...

Eta...zer? Oraindik ez dakizue zer jango duzuen urtats edo urte zahar gauean?Antxeta Irratian bihar luzatuko dizkizuegu pare bat ideia. Sukaldari bat izango dugu artean. Ohizko sukaldaritza, sukaldaritza modernoa, euskal ohiturak, gaueko parrada ala kantu afaria etabat luze bat izango dugu aipagai.
Horrez gain, "Urraska" agerraldiaren berri emango ditu, Aintzina elkarteko kide batek. Urtarrilan aurkeztu dute ikusgarria. 1910 eta 1960 urte tartean, Euskal Herrian kontaturiko aipatzen da bertan. Dantza eta kontakizun askoren bidez. Interesgarria dudarik gabe.
Beraz inolako zalantzarik, bihar ere, piztu Antxeta Irratia!

domingo, 28 de diciembre de 2008

Ipuinak entzungai!

Datorren aste honetan, ipuinak izango ditugu entzungai Antxeta Irratian. Ez dira nola nahiko ipuinak izango. Xan Errotabere kontalariak eskainiko dizkigu. Haurrei zuzenduak izango dira, baina helduek ere, asko ikasi dezakete beren bidez. Ipuinek ez baitute adinik, mugarik...Denek dugu amesteko eskubidea.
Dena dela, irratia entzun ezin dutenek, jakin dezatela, heldu den larunbatean, urtarrilaren 3an, kontaketa bereziak izango direla Miarritzeko liburutegian.
Horrez gain, urte zahar gaua aste honetan ospatuko dugunez, honen inguruko gertakari, kontaketa eta berriak izango ditugu aipagai Antxeta Irratian.
Beraz, egunerokoan errepikatuko dugu, entzun Antxeta Irratia!

viernes, 26 de diciembre de 2008

111 Akademia aipagai

111 akademia izango dugu aipagai gaur Antxeta Irratian. Amaia Goikoetxea bertako kidea izango dugu gure artean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Akademiaren berri emango digu, zer lantzen duten, zein helbururekin, zenbat kide diren, eta baita partaide izateko zer egin behar den ere. Aurrerapen gisa, esan dezakegu, euskal literaturzaleen topagune txiki bat dela. Izan irakurle ala idazle, aukera dago bertako kide izateko.
Horrez gain, Loiola irratikoek, asteburu honetan Gipuzkoan nagusituko diren hitzorduen berri emango digute, baita guk beraiei Lapurdikoen berri ere.
Gisa honetara, aipagai hauekin beraz, amaituko dugu astea gaur.

miércoles, 24 de diciembre de 2008

Iritsi da Gabon gau eguna!!

Antxeta Irratira ere iritsi da Gabon gau eguna! Arratsalde honetako Jalgi Hadi emankizunean, gabon hauetako euskal literaturgintzako izar produktuak zein izan diren jakin ahal izango dugu Mikel Arrizabalagako Elkar Fundazioko kideari esker. Haur literatura, musika, heldu literatura...izango ditugu aipagai!
Horrez gain, ipuin eder eta entretenigarri bat ere izango duzue entzungain.
Guzti hau eta are gehiago, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hala ere, egueriko 13:00etan, eskualdeko aktualitatea izango dugu aipagai Iparrorratza emankizunean! Adi beraz!
Bihar aldiz, jai eguna egingo dugu! Guk ere merezi baitugu!
Gabon ziriontsuak eta urte berri on Antxeta Irratiko lan talde osoaren izenean!

lunes, 22 de diciembre de 2008

Irunen ere, Bilgune Feminista!

Irungo Bilgune Feministak, joan den larubatean egin zuen taldearen aurkezpena. Oso polita izateaz gain, lanerako prest agertu ziren bertako kide guztiak. Irungo ospital zaharrean izan zen agerraldia, baina zaharretik gutxi zegoen bertan. Euskal Herriko emakumeen eskubideen karta eskuetan hartu eta aurrera egiteko prest agertu ziren. Eskubideak banan-bana jorratu eta berdintasunera iristeko helburua dute. Bai behintzat saiakera egiteko nahia.
Borroka feministak aintzin urrats garrantzitsu bat eman du beraz. Eta horixe bera izango dugu aipagai gaur Antxeta Irratian. Irungo Bilgune Feministako kideak izango ditugu gurean, beren erroka, xede eta nahiak ongi azaltzeko.
Beraz adi!!! Arratsaldeko 17:00etan, Jalgi Hadi emankizunean izango baita!

jueves, 18 de diciembre de 2008

Programazio aldaketak

Antxeta Irratian ere gabonak ospatzen ditugu? Nola? Jende gehienak bezala oporrak hartuz! Eta zein da horren ondorioa? Programazioan aldaketak egoten direla.
Iparrarrotza izango da emankizun izarra, egueriko 13:00etatik, 14:00etara. Bertan metatuko ditugu gure indar guztiak, eskualdeko aktualitatearen berriz, euskaraz ukan dezazuen.
Dena dela, Euskal Irratien programazioak berdin jarraitzen du. Goiz Berri entzun ahal izango duzue goizero, eta baita Jalgi Hadi ere, arratsaldero, besteak beste noski.
Gainera, heldu den astelehenean, Olentzero etorriko da gure estudioetara eta entzuleekin, hitz egin ahal izango du.
Beraz adi!!

miércoles, 17 de diciembre de 2008

KorRikaaaa!!!!!!!!

Hamaseigarren aldiz, zeharkatuko dugu Euskal Herria korrika. Bai, 16.edizioa ospatuko du Korrikak, heldu den urte hasieran.
Horixe izango dugu aipagai bihar Antxeta Irratian. Edurne Brouard, azken urteetan ekimenean buru belarri ibili den kideak, xehetasun guztiak kontatuko dizkigu.
Nola antolatzen den, zein helbururekin, lekukoaren inguruko anekdota guztiak...Oso interesgarria izango da. Emozioz beterikoa. Iragana eta etorkizuna uztartuko ditugu elkarrizketa baten bidez.
Entzuteak merezi izango du dudarik gabe.
Gainontzean, Gatibu taldearen azken lana ere izango dugu aipagai, "Laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik". Oso izen polita.
Eta hala jarraitzen dugu Antxeta Irratian, laino guztien azpitik, baina sasi guztien gainetik...
Gora Herri Komunikabideak!

martes, 16 de diciembre de 2008

Azkenean, kontsumoa aipagai!

Esan bezala, azkenean asteartearekin aipatuko dugu kontsumoa Antxeta Irratian, gaur beraz.
Arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitarte, AKUBI, Irungo kontsumo bulegoko kide bat sartuko da zuzenean, eta kontsumitzaileen eskubide zein betebeharrak izango ditu hizpide. Horrez gain, han eta hemen entzuten den krisia dela eta, etxetik atera aintzin, zerrenda bat egiteak, zenbaiterainoko lagundu dezaken aipatuko digu. Hala, finkaturiko aurrekontua errespatatzea errazagoa baita.
Horrez gain, psikopedagoga baten laguntza ere izango dugu. Opariak erosterako orduan, kontatun hartu beharreko elementu eta ezaugarriak zerrendatuko dizkigu besteak beste. Ez baita erraza izaten, eta askotan haurrentzako desegokiak diren jolasak erosten baititugu!
Adi beraz, eta piztu irratia, piztu Antxeta Irratia!

lunes, 15 de diciembre de 2008

Astelehena eta kirola...

Kirol emaitzen eguna izan ohi da astelehena komunikabide gehienetan, Antxeta Irratian ere eskaintzen diegu tarte berezia eskualdeko taldeei. Baina berezienetan bereziena, gure izenean jolasten duen futbol taldearentzat gordetzen dugu. Asteburu honetan egin dutenaren berri, arratsaldeko 18:15tan izango dugu.
Baina irrati libre oro bezala, elkarteei ere hitza ematen diegu guk. Hala, Hendaiako ACE talde ekologistako kideak ere, izango ditugu gure artean.
Beraz adi!
Horrez gain ez ahantz gabonak direla eta, kontsumoa izango dugula aipagai aste honetan!!!!

viernes, 12 de diciembre de 2008

Kontsumo aholkuak zuzenean!

Hendu den astean, gabonak gaineran izango ditugunez, aholkularitza berezia izango dugu Antxeta Irratian. Alde batetik, Irungo kontsumitzaile bulegoko kide bat izango dugu estudioetan, zer eta nola kontsumitu dezagun aholkatzeko. Bestetik, psikologo eta pedagogoen laguntza ere, ez zaigu faltako. Gabon garaiak, gugan izaten duen eragina azalduko digu psikologo ezagun batek, eta psikopedagogak aldiz, aurrenganako jokaerak, eta erosketa moduak, nolakoa izan behar duen zehaztuko digu, besteak beste. Eskualdean ezagunak diren hiru pertsona aditu izango ditugu estudioetan beraz, bakoitza egun banatan.
Ezer gehiago gehitu eta aurreratu gabe, egunerokoa errepikatuko dugun, PIZTU eta ENTZUN Antxeta Irratia!

jueves, 11 de diciembre de 2008

Gabonetan ere aurreztu!

Lelo honekin aurrera jarraitzen dute Bidasoa eskualdeko Irun,Hendaia eta Hondarribiako herriko etxeek. Hala, aurten ere, kontsumo apaleko argiak jarriko dituzte gabon garaian. Hondarribian, joan den astean hasi ziren pizten. Irunen eta Hendaian aldiz, itzalirik dauden oraindik. Ez dira egun asko faltako pizteko ordea.
Dena dela, iritziak-iritzi, goiz deritzot. Abendua hasieran pizteak, ilusioa itzaltzen du azkenean. Eta heurek kontsumo apaleko argiak jartzen badituzte ere, hain goiz pizturik, kontsumitzeko ispiritua pizten dute. Hori al da krisiari aurre egiteko modurik egokiena? Ez naiz ekonomilaria eta ez daukat horretarako erantzunik. Auskalo ezta?
Dena dela, gaur arratsaldeko Jalgi Hadi emankizunean, Mikel Errazkini egingo zaion omenaldia izango dugu aipagai. Hondarribian izango da, larunbata honetan. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, badakizue, piztu Antxeta Irratia!

Mikel Errazkini omenaldia!

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Antxeta Irratira ere, iritsiko da Olentzero

Bai, bai, hala da, Antxeta Irratira ere etorriko da Olentzero!!!Hendaiako kaleetan barrena ibiliko da datozen egunetan eta abenduaren 24an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dugu gure estudioetan, beraz edonork hurbildu nahi izanez gero, aurrera!!!
Gainontzean, hirigintza plana nagusi Hendain aste osoan zehar! Auzoz auzoko bilerak egiten ari da udal taldea, alkatea tarteko, bizilagun guztien iritzi, nahi eta kritikak biltzeko.
Urrats finkoak eman nahi ditu aurrera udalak, hiritarren babes eta oniritziarekin! Ez dago gaizki, hiritarrek parte hartu beharko dute orain!!!
Ba tira, bihar izango dituzuze Antxeta Irratiaren inguruko berri gehiago!!

martes, 9 de diciembre de 2008

Gazte Eguna asteburuan

Gaur, heldu den larunbatean Irunen izango den Gazte Eguna izan dugu aipagai Antxeta Irratian.
Goizean goizetik deitu ditu hitzorduak Gazte Asanbladak eta jakinarazi dutenez, bazkarirako txartelak, osteguna bitarte izango dira salgai ohiko lekuetan... Ongi pasatzeko aukera izango da beraz larunbata honetan Irunen.
Horrez gain, joan den asteburuan Ficoba erakustazokan burutu den komiki eta Gabonetako azokak, arrakasta itzela jaso du. Asko izan dira beratik pasa diren gazte, guraso eta haurrak. Izan ere, denbora gainean dugu, GABONAk hortxe daude.
Bestalde, jakin ezazue, datozen egunetan, Mikel Errazkin egingo zaion omenaldia izango dugula aipagai irratian.
Besterik ez, adi, eta beti esan ohi dugun bezala, piztu irratia.

jueves, 4 de diciembre de 2008

Musikaren munduan ere arazoak...

Atzo aurreratu bezala, polemika eta arazo larria piztu da euskal musikarien munduan. Eusko Jaurlaritzako sail batek, 702.000 euro eman baitizkio Kepa Junkerari bere azken proiektua egin ahal izateko.
Diru kopuru hori da hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak berak, euskal musikarien artean, hiru urtez banatzen duena. Honen inguruan hitz egiteko, Joseba Tapia etorriko da Antxeta Irratiko estudioetara.
Horrez gain, bihar, Durangoko azokaren 43.edizioan abiatuko dela eta, bertan izango gara, zuzenean emititzen, Euskal Irratien Federazioarekin batera...
Beraz egunero bezala, adi!!!

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Itsasoratzera goaz!

Halaxe dio, Behe Bidasoako Hitza sortzearen hastapeneko kanpainak. Orain dela hilabete abiatu zuten gutxi gora behera eta urtarrilan ikusiko du argia lehen aldiz egitasmo bikain honek.
Bertako Hedabideak-ek sortzen duen zortzigarren hitza proiektua izango da, Behe Bidasoa eskualdeko bizilagunek esku artean izango dutena.
Ainara Lasa, izango dugu Antxeta Irratian, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko.
Horrez gain, gaztesarea.net komunikazio proiektuko Koldo Otalemdi izango da gurekin, Durangoko azokan jartzen dituzten hiru stand-en berri emateko. Izan ere, diskarik ateratzeko dirurik ez duten taldeei, beren lanak Durangoko azokan aurkezteko aukera eskaitzen die gaztesarea.net-ek.
Besterik ez gaurkoz, bihar gehiago!

martes, 2 de diciembre de 2008

Abenduaren 3a, Nafarroa eta euskararen eguna

Euskara eta Nafarroaren eguna dugu biharkoa! Zorionak beraz euskaldun orori! Peio Etxeberri Entxart historialariarekin hitz egin dugu Antxeta Irratian, eta historikoki azaltzek, oso egun konplexua dugu biharkoa. Nafarroa, Euskal Herri osoa da askorentzat, beste batzuentzat aldiz, Nafarroa lurraldea bera...benetan zaila!
Euskararen eguna ere ospatzen da esan bezala. Biak batera ospatzeak, historikoki loturarik ba ote duen galdetu diogu Peiori. Galdera honi eta beste askori erantzun dio Peio Etxeberri Entxartek.
Beraz gure herri zorgarri honen inguruko historia gehiago ezagutu nahi izanez gero, entzun egunero bezala, Antxeta Irratia!!!!

lunes, 1 de diciembre de 2008

Doluminak....

Doluminak, doluminak familiari eta doluminak oro har euskal kultura eta kantagintza guztiari. Mikel Laboa zendu dela eta, emankizun bereziak izan dira han eta hemen, komunikabide gehienetan. Antxeta Irratian ere hala egin dugu. Gonbidatu bereziak izan ditugu gure artean. Hala ere, pena da. Pertsona hil ostean hasten gara horren inguruko gauza on eta maitagarriak esaten.
Gainontzean oso aste berezia izango dugu. Ostegunean Joseba Tapia izango dugu gure estudioetan. Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkerari luzaturiko diru zama handia dela eta, polemika handia piztu baita euskal musikari eta abeslarien artean.
Besterik ez, beraz egunero bezala, adi, eta piztu Antxeta Irratia!