lunes, 24 de noviembre de 2008

Barkatu...

Barkamenak eskatu beharrean nago irakurle orori, joan den astean desagerturik egon bainintzen. Lan asko izan dugu irrati bedeinkatu honetan eta nire osasuna ere, nola hala ibili da. Batean ongi eta betean gaizki.
Baina tira, aurrera egiten dugu. Larunbatean, gure izenean jolasten duen football taldearekin bazkaldu genuen. Gure izen ona lau haizeetara hadatzen duen mutil taldeari eskerrak eman beharrean gaude, gurekiko konpromezuaz gain, irabazi besterik ez baitute egiten! Zorionak zuei!
Gainontzean, berri ugari izango ditugu aste honetan! Durangoko azokaren inguruan prentsaurrekoa eskainiko dute asteazkenean eta ondoren, gurera, Antxetara etorriko dira antolatzaileak. Beraz adi! Baina ez da ez, landuko dugun gai bakarra izango! Frantziako alderdi sozialista krisi betean dagoen unean, Hendaian Segolène Royalen aldekoek nabarmen irabazi baitute, berak ez ordea...Zer gertatuko da orain? Zorionez, guk Euskal Herrian jarraitzen dugu! Irrati honen bidez, euskara sustatzen!

jueves, 13 de noviembre de 2008

Urrezko domina, urrezko musikari bati

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mikel Laboari luzatu dio aurtengo urrezko domina. Ongi mereziriko domina gainera. Zenbat ote dira gibeletik heldu garen belaunaldiei utzitako abestiak. Zenbatu ezinezko ondarea dugu!
Antxeta Irratian, miresmen begiekin so egiten diogu Donostiarrari, ez dugu eskualdekoa, baina kilometro gutxitako distantzia hori desagertu egiten da.
Gehiegi luzatu gabe, ZORIONAK ZURI Mikel!

miércoles, 12 de noviembre de 2008

Txotxongilo egunak abian!!!

Txotxongilo egunak asteburu honetan abiatuko dira! Akelarre elkarteak, Hendaiako udalaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, XIX.edizioa hasiko dut azaroaren 15an. Urtetik urtera oso ezaguna egin den hitzordua dugu hau. Euskal Herri osoko txotxongilo taldeak etortzen dira Hendaiara. Ikasleei zuzenduriko ikuskizunak daude eta baita ate irekikoak ere. Esango nuke, merezi duen hitzordua dela.
Sarrerak hartzeko lasai egon zaitezte, aldez aurretik erosi ezinez ere, egunean bertan egoten baita horretarako aukera.
Bestalde, Real Unionen garaipena da nagusi gaur Bidasoa eskualdean...baina tira, nahiago dut ez sobera aipatu, han eta hemen entzuten den kontua baita egun...
Hala ere, nola ez zorionak etxekoei!

domingo, 9 de noviembre de 2008

Korrika ala oinez?

Korrika baino, oinez amaitu zuten atzo gehienek. Behobia Donostia lasterketaz mintzo naiz. Milaka pertsonek emana zuten izena eta milaka izan ziren hitza bete zutenak. Kanpoko aldetik ikusirik ordea, desoreka handia nabari zen. Alde handiegia dagoela deritzot, lehenengotik anzekenera. Baina tira, desorekak alde guztietan daudenez, ezin nahi duen orori parte hartzeko eskubidea kendu ezta?
Bestalde, Akelarre elkarteak entolatzen duen Txotxongilo jaialdia izango da nagusi gaur Antxeta Irratian, eta baita Jalgi Hadi, Euskal Irratietako kultura emankizunean ere...
Adi beraz! Nire partetik laster arte!!

viernes, 7 de noviembre de 2008

Hirigintza plana eztabaidagai Hendaian...

Hala da bai, udal gobernu berriak, aintzineko taldearen hirigintza plana zalantzan jarri eta beste bat osatu nahian dabil. Orain artekoa, oinarritzat hartu eta egokitzen joan dira. Bidea hasi besterik ez dela azpimarratu zuen bart gaueko hiriko kontseiluak, Salaberri auzapezak. Urte oso bateko plangintza antolatu dute hirigintza plan berria osatzeko. Bihar Hendaia herri plataformako Iker Elizalde izan zen, azken hitza herritarrena dela azpimarratu zuen bakarra, guztiari amaiera, herri galdeketa batek eman beharko liokeela esanez. Oposizioan egoteko errola, oso barneraturik du aldiz, Kotte Ezenerrok, orain arteko alkateak...Hendaiako udal batzarrak baino, ez dakit nik nongo legebiltzar iskanbilatsua zirudien horrek...Eztabaida unea da oraingoa eta hemendik urte batera jaso ahal izango dugu emaitza!

miércoles, 5 de noviembre de 2008

Halako egunik gabe...

Halako egunik gabe, zoriontsu izango ginateke nik uste...a zer nolako sustoa hartu genuen atzokoan ere...izendatzeak ere, deskribatzeak ere, oilo ipurdia jartzen digu...baina tira...aurrera jarraitu beharrean gaude!
Badirudi, euria dugula lagun gaur ere. Hitzordu asko ditugu azken egun hauetan eskualde honetan baina Iparraldeko bertsolarien txapelketak hartzen du gain. Harro diogu gainera, Hendaiak ordezkaritza zabala izango duela bertan, baita Urruñak ere...zerbaitengatik izango da ezta?
Azaroaren hamabostean dugu hitzordua denok, Donibane Lohitzuneko Jai Alaien!

lunes, 3 de noviembre de 2008

Eguraldia lagun...

Eguraldia lagun izango bagenu...zenbat gauza egiteko gai izango ginateken ezta?? Hala ere, irratia pizturik ukateko eta entzuten egoteko noski ,aukera egokia da ezta?Adi egon zaitezte, Biriatuko bestak abiatzea baitaude eta horren inguruan asko hitz egingo dugu Antxeta Irratian. Tripotx jana, trikitixa, besta, hotza eta berriz ere tripotxa jana....
Hala ere, astea hasi berri dugu eta ezin esan, krisi ekonomikoak eta gestio txarrak eragindako aztarnak ezabatu direnik. Egoki enpresako langile ohiek, kale gorrian jarraitzen baitute noski... eta orain zer?
Ea datozen egunetan xehetasun gehiago izaten ditugun hemen helarazteko...