jueves, 30 de octubre de 2008

Zoritxarra , eta zoriona, albiste on eta txarrak

Asteak aurrera jarraitzen du eta baita guk ere noski. Baita Antxeta Irratiak ere, alegia. Aste honetan, EGOKI enpresa nagusitu da gure uhinetan. Ehun langile, familia azken finean, kale gorrian gelditzekotan daude. Deus irabazi gabe lan egin dute azken hilabeteetan eta azkenean, mobilizazioak egitea erabaki dute. Irunen jarraituz, Algon enpresak ere, sei langile kaleratu ditu azken egunetan. Aste beltza benenetan. Eta kolore berdinez jantziko ditu Irungo kaleak, Santiagoko Deabruak elkarteak, larunbata honetan, urtero lez, izuaren ibilbidea ekitaldia antolatu baitu.
Irun gora behera gabiltza baina jakizue, Hendaia eta Hondarribiak ere, bizirik jarraitzen dutela...kar, kar, kar...
Tira, bihar izango ditugu berri gehiago...Ah!! ez ahantz, igande honetan, Urdiñarben, Iparraldeko Bertso Xapelgoaren hirugarren kanporaketa lehiatuko dela. Izan ere, bertan izango dira, Egoitz Zelaia, Krisitiñe Txoperena eta Miren Artetxe Hendaiarrak...Gora Hendaia!

lunes, 27 de octubre de 2008

Amaitu da mendia, alde egin du eguzkiak...

Mediexpo azokak, bere bosgarren edizoko ateak itxi bezain laster alde egin du eguzkiak. Urterik urtera geroz eta jende gehiago hurbiltzen da Ficobara, mendia eta bertara joateko materialaren berri ukatera. Eguraldia ere, lagun izan du aurten azokak. Antolatzaileek diote, ez dakitela zer nahiago duten. Eguraldi ona, txarra ala ertaina. Onarekin, jendeak kalean, parkean edo mendian egon nahi izaten baitu, txarrarekin aldiz etxean. Ertainarekin ordea...berdin izaten zaigu.
Edurne Pasaban mendizale Tolosarra elkarrizketatzeko aukera izan nuen atzo, igandearekin. Oso neska interesgarria benetan. Heldu den urterarte zain egon beharko dugu...

viernes, 24 de octubre de 2008

Mendiexpo izango da nagusi asteburuan Behe Bidasoa eskualdean

Ficoba erakustazokak Mendiexpo azoka antolatu du bosgarren urtez jarrian. Bihar, larunbatarekin hasiko da eta igandean bertan amaituko da. Adi beraz mendizaleak, bi gonbidatu berezi izango baitira aurtengo edizioan. Edurne Pasaban da hoietako bat. Honek, igandean arratsaldeko 20:00tan eskainiko du hitzaldia.
Bada beste hitzordu garrantzitsu bat larunbatean. Irungo Lakaxita gaztetxeak ate irekiak antoltatzen ditu. Eskualdeko gizarte eragile asko gonbidatu dituzte eta pertsonalki joateko aukera ere badago. Beraz badakizue...zaila da asteburuko hitzordu guztiak aipatzea asko baitaude! Dena jakin nahi izanez gero, sartu www.bidasoamedia.info web orrialdean...

martes, 21 de octubre de 2008

Burua Madrilen oraindik...

Burua eta pentsamendua Madrilen ditut oraindik, hala ere, Bidasoa eskualdeko egunerokoak aurrera darrai. Irurnen antzerki jaialdiaren edizio berriari ekin diote, kale antzerkia izango da nagusi aste osoan zehar. Hitzordu politak nagusituko dira ziurrenik. Ea antzerkiaren batera, jendea ere kalera ateratzen den...
Gainontzean berri gutxi gaurko honetan...Nabarmendu eta zoriontzekoa, Maddalen Arzallusen garaipena eta bere sailkapena finalerako, ZORIONAK beraz Maddalen.
Gainontzean, deialdi berezi bat egitea gustatuko litzaidake, herri komunikabideen kontsumoaren aldekoa...hauek baitira gure tresnak...gogoeta egin ezazue otoi...

lunes, 20 de octubre de 2008

errepika ezina eta azaltzeko zaila....

Esan bezala, Madrilen izan naiz asteburuan, "Emakumeak eta Europako herri komunikabideak" izeneko lehen kongresuan. Itzela izan da. Sekulako da, Madrilen bertan herri komunikabideek duten sarean. Inbidia izan da nigan nagusitu den sentimendua ostiraletik igandera...eta ez da oraindik itzali. Euskal Herrian halako egoera, batasuna lortu eta sortu arte ez da itzaliko.
Bidea egiten lagunduko nauten neska eta mutilak aurkitu behar ditut.
Orokorrean, emakumeen egoera izan da aipagai asteburuan. Feminismoa oro har. Hor ere lan asko dago egiteko. Errokak daude gainditzeko eta betetzeko...hori oso argi gelditu zitzaigun bertan geunden neska eta mutil bakar batzuei. Baina ez gaitu etorkizunak izutzen, ez gaitu lan zamak beldurtzen. Errespetuz, lanerako gogoz adorez bete baitugu arima. Halaxe daude astelehen goiz honetan gure estudioak bulegoa eta bereziki uhinak...

jueves, 16 de octubre de 2008

Emakumeak eta irratia

Gaur arratsaldean bertan, Madrilera joan behar dut. Bertan, emakumek eta Europako herri irratien inguruko topaketa dago, ostiraletik larunbatera. Antxeta Irratia, herri irrati bat denez, edo agian hobeto ulertuko duzue "radio comunitaria" esaten baldin badut, ordezkari gisa joan behar dut. Irrati asko dira emakumeei zuzenduriko saioak egiten ditzutenak. Azken hamarkadan asko garatzen den saila da. Antxetan Irratian ere, badugu emazteei zuzenduriko emankizun bat, "Gonekin ero bero" izena du. Emakumeei zuzendurikoa eta emakumeek egiten dute. Horrek ez du kentzen gizonek entzun ezin dutenik. Entzun dezakete noski, eta jakinez gero, entzun beharko luketek.
Gaurtik hasi eta astelehena bitarte, kanpoan izango naiz beraz. Baina heldu den astelehenean bertan aipatuko dut, esperientzia nolakoa izan den. Dudarik gabe, aberasgarria izango delakoan nago....

martes, 14 de octubre de 2008

Eman diezaiogun bultzada euskarari!!!

Irungo eta Hondarribiako euskaltegi, udaleko euskararen ordezkariek.....aurtengo mintzalaguna egitasmoa aurkeztu dute goizean. Zer den? Euskaldun zaharrek, euskaldun berri edo euskaltegiko ikasleei, mintzapraktika egiteko aukera eskaintzea. Astean zehar ordu bateko iraupena besterik ez du eskatzen. Bolondreski, fede honez egiten da. Euskaldun berriak laguntzeaz gain, euskarari berari ere, gure hizkuntza kuttun honi, sustengua ematen zaio kafetxo baten inguruan une goxo bat pasatuz. Beraz, inor animatuz gero, bere herriko euskaltegira joan besterik ez du egin behar.
Badago esanera zahar bat, nire ustez euskaldun guztiok kontutan hartu beharrekoa dena, "Hizkuntza bat ez da desagertzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik"...